logo-mini

Zer gara? Zer egiten dugu? Nola egiten dugu? Lagundu egin nahi dizugu.

25 urte baino gehiagoko esperientziarekin, Bilmendi S.L. enpresa erreferentea da etxebizitzen, pabiloien eta negozio txikien eraikuntzan; eta obra berriak, erreformak eta birgaikuntzak egiten ditu. Gainera, beste hainbat zerbitzu ere eskaintzen ditu, bezeroen beharrak %100 asetzeko helburuarekin.

Bilmendiren ezaugarri nagusia da proiektuak hasieratik bukaeraraino egiten dituela; hau da, egituraren funtsetik dekorazioaren azken xehetasunetaraino. Bezeroari lan guztiak egindakoan itzultzen zaio giltza, eta hark ez du hirugarren pertsonarik kontratatu behar lanak bukatzeko.

Zimenduetatik azken xehetasuneraino.
  • Ulertu egiten dugu

    Prozesu guztiko zatirik konplikatuena da, behar bada. Baina entzuten eta ulertzen dakigu, tratu berezia eta gertukoa eskainiz. Inoiz ez gara lanean hasten, bezeroak zer nahi duen ziur ez badakigu.
  • Diseinatu egiten dugu

    Diseinuak liluratu egin behar du, eta are gehiago, zirrara eragin. Gu arduratzen gara horretaz. Utz iezaguzu zure emozioetan eragiten. Ausartzen zara?
  • Eraiki egiten dugu

    Zure proiektuak gauzatzeko beharrezkoak diren gremio desberdinetan adituak diren langileak eta makinak ditugu. Maitasunez eraikitzen dugu, zuregatik eta zuretzat.
  • Dekoratu egin dugu

    Zure gustura dekoratzen dugu, edozein izanik ere estiloa: klasikoa, baserri-girokoa, modernoa, minimalista… Gure aldetik dena ematen dugu emaitza onenak lortzeko.
  • Giltza eskura ematen dugu

    Lanaren prozesu guztia amaitzean, gure lanaren eta pasioaren arrakastaren giltza emango dizugu, zure betetako ametsen sarbiderako giltza.

Lagun zaitzakegu? Jarri gurekin harremanetan